Luxenburgoko Duke Handia | |
---|---|
Groussherzog vu Lëtzebuerg | |
Noiztik | 2000ko urriaren 7tik Henrike I.a |
Egoitza | Luxenburgoko Dukal Handi Jauregia |
Webgunea | monarchie.lu/en |
Izendatzailea | Jaraunsletza |
Luxenburgoko Duke Handia (luxenburgeraz: Groussherzog vu Lëtzebuerg) (edo Luxenburgoko Dukesa Handia (luxenburgeraz: Groussherzogin vu Lëtzebuerg), emakumea bada) Luxenburgoko estatuburua da, herrialdea monarkia parlamentarioa delako. Duke handiaren seme zaharrenak Luxenburgoko Duke Handi Oinordeko titulua jasotzen du. 1964az geroztik, Dukerri Handia Nassauko etxeari dagokio Joan Duke Handiaren borondatez, amaren abizena mantendu baitzuen dinastiaren abizen gisa aitaren (Bourbon-Parma) ez bezala.
Duke Handiari eta Familia Dukal Handiko beste kideei Nassau eta Borboi-Parmako printze eta printzesen duintasuna ematen zaie.
Luxenburgon, monarkia duten beste herrialde batzuetan ez bezala, Dukale Handiko Familiako kide guztien tratamendua Errege Gorentasuna da, monarkarena ez baita bere seme-alaba edo bilobena ezberdina. Gauza bera gertatzen da Liechtenstein eta Monako Printzerriekin.